AIAKO HARRI PARKEAN ORIENTAZIOA

AIAKO HARRI PARKEAN ORIENTAZIOA

Urriaren 28an eta 29an, Aiako Harria parke naturalean izan ginen DBH 4ko eta DBH 3DKko ikasleekin. Bertan, Orientazioko lehiaketa antolatu genuen. Mapa eta brujula eskutan hartuta, mendiko eremuan gorderik zeuden kokaguneak aurkitu behar zituzten. "Pentsatu eta Korrika egin" lema duen kirol honen bidez, ikasleei naturarekin harremantzeko eta aisialdirako aukera berriak zabaltzen saiatu gara, besteak beste.

 

UDAL FOROA

Maiatzaren 19an,  Erniobeako agenda 2030eko ikasle ordezkariek udal foroan hartu dute parte. Bertan ikasleek aurten landutako gaiaren inguruan (ikastetxe iraunkorra herri iraunkorrean) adostu dituzten konpromisoez gain udalari zenbait proposamen egin dizkie.

 

EKIN KANPAINA

Otsailaren 3 eta 4ean Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako EKIN kanpaina burutu dugu DBH 3. mailako ikasleekin.

Ekin kanpaina saio horietan, gure ikasleak, bizi dugun gizarte kontsumista ereduari buruzko hausnarketan aritu dira,  eredu aldaketa beharrean indarra jarriz: murriztu, berrerabili eta birziklapena izan behar dute gure egunerokoan aplikatu beharrekoak.

Ez dugu B planeta ordezkorik!!!!!!

AGENDA 2030:Garapen Iraunkorrerako Helburuak