EKIN KANPAINA

EKIN KANPAINA


“ Martxoaren 11 eta 12an Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako EKIN kanpaina burutu dugu DBH 3. mailako ikasleekin. Kanpainaren helburua, hondakinak denon ardura direla jabetzea da eta gure egunerokotasunean gure erosketak eta hauek egiteko moduak duten garrantziaz jabetzea. Hondakinen gaian beti aipatzen dira  3 hitz gako nagusi: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Ikasle askok gai oso ezaguna dela eta ondo birizklatzen dutela uste arren, oraindik zalantza asko daude eta hondakinak, birziklatzea baino zerbait gehiago dela erakutsi nahi izan zaie.”

UDAL FOROA

Maiatzaren 19an,  Erniobeako agenda 2030eko ikasle ordezkariek udal foroan hartu dute parte. Bertan ikasleek aurten landutako gaiaren inguruan (ikastetxe iraunkorra herri iraunkorrean) adostu dituzten konpromisoez gain udalari zenbait proposamen egin dizkie.

 

EKIN KANPAINA

Otsailaren 3 eta 4ean Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako EKIN kanpaina burutu dugu DBH 3. mailako ikasleekin.

Ekin kanpaina saio horietan, gure ikasleak, bizi dugun gizarte kontsumista ereduari buruzko hausnarketan aritu dira,  eredu aldaketa beharrean indarra jarriz: murriztu, berrerabili eta birziklapena izan behar dute gure egunerokoan aplikatu beharrekoak.

Ez dugu B planeta ordezkorik!!!!!!

AGENDA 2030:Garapen Iraunkorrerako Helburuak