UDAL FOROA
Maiatzaren 19an, Erniobeako agenda 2030eko ikasle ordezkariek udal foroan hartu dute parte. Bertan ikasleek aurten landutako gaiaren inguruan (ikastetxe iraunkorra herri iraunkorrean) adostu dituzten konpromisoez gain udalari zenbait proposamen egin dizkie.
EKIN KANPAINA
Otsailaren 3 eta 4ean Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako EKIN kanpaina burutu dugu DBH 3. mailako ikasleekin.
Ekin kanpaina saio horietan, gure ikasleak, bizi dugun gizarte kontsumista ereduari buruzko hausnarketan aritu dira, eredu aldaketa beharrean indarra jarriz: murriztu, berrerabili eta birziklapena izan behar dute gure egunerokoan aplikatu beharrekoak.
Ez dugu B planeta ordezkorik!!!!!!