Atzealdea

BATXILERGOAN ETA LANBIDE HEZIKETA : AURREMATRIKULA IKASTURTEA 20-21

BATXILERGOAN ETA LANBIDE HEZIKETA : AURREMATRIKULA IKASTURTEA 20-21

COVID-19k eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz, Batxilergoan, eskabideak aurkezteko epe berria maiatzaren 11tik 22ra bitartekoa izango da, luzapen berririk egiten ez bada. Hala ere, eskabideak online aurkeztu ahal izango dira maiatzaren 4tik aurrea (Hezkuntzaren WEB orrian, Inskripzioa ON LINE 20-21 ikasturteko Batxilergoan onarpena)

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Esteka honetan www.orixe.net matrikulatu  aurrematrikularen informazio guztia duzue ere.

Lanbide Heziketan, matrikulatzeko epeak oraindik ez dira zehaztu.

Egun hauetan zuen seme-alabek Orixe Institutuak,  Tolosaldeko Lanbide Heziketak, Andoaingo La Salle Lanbide Heziketak eta Tolosako Inmakuladako Lanbide Heziketak antolatu dituzten ate ireki birtualetan eta bideokonferentziatan parte hartu dezakete. Honen inguruko informazioa ikasleen korreotara bidali da

Gogoratu www.erniobea.eus (Orientazioa) web orrialdean aurre-matrikulazioaren inguruko   informazioa eskura dagoela.

Datorren asteko astelehenean, maiatzaren 11an, Josemi Eizagirrek (Ikasketa Burua) eta Marian Lamatak (Orientatzailea) bilera birtual bat egingo dute, 17:30etan euskaraz eta 18:30 etan gazteleraz. 

Edozein zalantza izanez gero, zuzendaritza@erniobea.eus eta marianla@erniobea.eus helbideetara idatzi lasai eta zalantza horiek argitzen saiatuko gara.