SARE HEZKUNTZA
“SARE HEZKUNTZA GELAN"” proiektuaren helburuak honakoak dira:
· Metodologia, teknologia, material berrien eta baliabide digitalen erabilera sustatzea gelan, irakasteko eta ikasteko prozesuan.
· Irakasteko eta ikasteko prozesuan, material eta baliabide digitalak egitea eta horiek geletan erabiltzea.
· Ikastetxean aldaketa metodologiko eta pedagogikoa sustatzea.
Helburu horiek guztiak lortzeko irakasleen formazioa eta baliabide teknologikoak ezinbestekoak dira.Gure asmoa 2020-2021 ikasturterako DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4. mailan 1:1 eredua ezartzea da, hau da, ikasle bakoitzarentzat ekipo bat izatea.