IRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAK                                                                                                                                  

AGENDA 21   
                                               

                                     

ERNIOBEA :ELKARREKIN BIDEA EGITEN

FLYSCH 2021

Covid 19aren kontrako babes neurri guztiak kontuan hartuz, 4.mailako ikasleek Zumaiako Flyscha ezagutzeko aukera izan dute, Algorri interpretazio zentroko teknikarien eskutik.

Irteeraren helburua marearteko ekosistemaren aberastasuna ezagutzeaz gain, Zumaiako Flyscha zer den eta nola sortu zen jakitea izan da.

PILOTA TAILERRA

Urtero bezala, DBH 1.mailako  ikasleek pilota tailerra egin dute, Otero Pilotagileak zuzenduta.
Sortutako  pilota goxua norberaren etxera eraman dezakete, frontoian gozateko.

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakume eta neska zientzialariaren Nazioarteko eguna otsailaren 11ean ospatzen da. 
Aurten ere, Erniobea institutuko helburua emakumeek zientzia egiten duten lana ikustearazteaz gain, esparru horretako estereotipo maskulinoekin amaitzea ere bada.

Tolosa - Villabonan 2020-2021 ikasturteko zientzia eta teknologia programan "IZAN ASMATZAILE ETA IKERTZAILE" izena emateko jarraitu linka.

EKIN KANPAINA

Otsailaren 3 eta 4ean Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako EKIN kanpaina burutu dugu DBH 3. mailako ikasleekin.

Ekin kanpaina saio horietan, gure ikasleak, bizi dugun gizarte kontsumista ereduari buruzko hausnarketan aritu dira,  eredu aldaketa beharrean indarra jarriz: murriztu, berrerabili eta birziklapena izan behar dute gure egunerokoan aplikatu beharrekoak.

Ez dugu B planeta ordezkorik!!!!!!

IBILIZ FUNDAZIOA ETA ERREALA

Ibiliz fundazioa eta Erreala  DBH4. mailako ikasleekin izan dira aste honetan.
Kirola eta baloreak izan dituzte gaiak.

DBH3.MAILAKO IKASLEEN TEKNOLANAK

Txillida eskultorearen obrak landuz, “Txillidaren argiak eta itzalak” erakusketa birtuala antolatu dugu DBH3ko ikasleekin. Eskultura bakoitzari, robotikaren laguntzaz, argia eta/edo mugimendua sartu diogu. Gainera ikasle bakoitzak eskultura baten maketa, bistak, 3Da eta QR kodea sortu behar izan ditu eta guzti horrekin Txosten Tekniko bat sortu du.

Hemen duzue museoa bixitatzeko estekahttps://labur.eus/GRMq1