IRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAK                                                                                                                                  

AGENDA 21   
                                               

                                     

ERNIOBEA :ELKARREKIN BIDEA EGITEN

EUSKARAREN ERABILERA ERNIOBEAN

3.DBHko ikasleek Erniobea ikastetxean ikerketa soziolinguistikoa egin dute Euskararen erabilera neurtzeko. Hemen dituzue emaitzak.

LINKA JARRAITU IKUSTEKO

NAIZEN

Gaur Naizen elkarteko Ander Iriarte izan dugu gure artean, 4.mailako ikasleei transexualitatearen inguruan hitzaldia eskaintzen, ikasleek zalantzak argitzeko aukera izan dute.

 

 

ORIENTAZIO KIROL JARDUERA

DBH 4ko ikasleak Aiako Harrietan izan dira martxoaren 23an eta 24an.
Orientazioa kirol jarduera natura eremu babestuan praktikatzeko aukera izan dute. Erlaitz mendiaren (498 metro) magalean, bi jarduera osatu dituzte ikasleek maparen eta ipar orratzaren laguntzarekin. Aisialdirako aukera berriak ezagutzea eta natur gune babestuak ikasleei gerturatzea izan dira, besteak beste, irteeraren helburuetako batzuk. 

 

GIZONDUZ

Emakunderen Gizonduz programan dago kokatuta Gazteak Berdintasunean 2.0 proiektua, eta, horren bidez, gazteen eta nerabeen (bereziki, gizonen) kontzientziazioa eta inplikazioa sustatu nahi dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka egiteari begira, bai eta gatazkak konpontzeko jarrera ez-bortitzak baliozkotze aldera ere, teknologia berrietan oinarritutako zenbait hezkuntza-erreminta erabiliz.

 

DBH3. mailako ikaslei eskaintzen zaien jarduera da.

ASUN CASASOLA IRUNGO IPUIN LEHIAKETA

Asun Casasola Irungo ipuin lehiaketa irabazi du gure ikaslea den Oihana Fernandez de Larrinoak.

Zorionak gure partez!!!!

Hemen bere ipuin ederra!!!!!!

 

MARTXOAK 8

Urtero bezala, Erniobea BHIn martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Egunaospatu dugu . 

Hainbat jarduera egin dira emakumeek eremu guztietan duten eginkizuna aldarrikatzeko eta balioesteko, eta gizonen eta emakumeen berdintasun erreala eskatzeko.

FLYSCH 2021

Covid 19aren kontrako babes neurri guztiak kontuan hartuz, 4.mailako ikasleek Zumaiako Flyscha ezagutzeko aukera izan dute, Algorri interpretazio zentroko teknikarien eskutik.

Irteeraren helburua marearteko ekosistemaren aberastasuna ezagutzeaz gain, Zumaiako Flyscha zer den eta nola sortu zen jakitea izan da.

INIKA IRAKASLEAK

Atzealdea

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakume eta neska zientzialariaren Nazioarteko eguna otsailaren 11ean ospatzen da. 
Aurten ere, Erniobea institutuko helburua emakumeek zientzia egiten duten lana ikustearazteaz gain, esparru horretako estereotipo maskulinoekin amaitzea ere bada.

Tolosa - Villabonan 2020-2021 ikasturteko zientzia eta teknologia programan "IZAN ASMATZAILE ETA IKERTZAILE" izena emateko jarraitu linka.