4. MAILAKO IKASLEEI AGURRA

ELKARTASUN SAREA

Erniobeako ikasleek Elkartasun Sareari egin diote diru ekarpena

ATARIAN: https://ataria.eus/amasa-villabona/1718802836939-erniobeako-ikasleek-elkartasun-sareari-egin-diote-diru-ekarpena

GREZIA

Aste osoan zehar aritu dira 1.DBHko ikasleak Antzinako Greziara bidaiatuz proiektua aurrera eramaten. Primeran jardun dute bai jendaurreko free tourrean, bai antzerkian, eta baita joko olinpikoetan ere. Azken egunean, joku Olinpikoen finalak jokatu ziren eta dominen banaketa izan zen.

TABAKALERA

 3. mailako ikasleak Tabakale kultur zentroran izan dira eta artisten moduan primeran aritu dira lanean!

 

 

IDAZLEAK IKASTETXEAN

Aurreko ostiralean Jabi Elortza, Sara nobela idatzi duen idazlea izan zen Erniobean 3.mailakoekin.

 

SINTONIZA PALESTINA

Sintoniza Palestina izenburupean martxan jarritako proiektu baten barruan, Gipuzkoako bi ikastetxetan podcast tailerrak antolatu ditu UNRWA Euskadik 2023an. Zarautzeko Lizardi ikastetxeko eta Villabonako Erniobea ikastetxeko DBH3 eta DBH4 ikasleek parte hartu dute bertan eta emaitza gisa ikasleek Palestinako errealitatea islatu eta Gipuzkoako herritarrak sentsibilizatzeko lanak dituzue entzungai.

https://soundcloud.com/user-533853565/sets/sintoniza-palestina-zarautz-eta-villabonako-gazteak-uhinetan

AGENDA 30 ERAKUSKETA

Aurreko astean Villabonan egin zen energiaren inguruko erakusketa Erniobea BHI institutuko eraikin berriko beheko solairuko pasilloan jarri da. Tutoretzetan edo Proiektu Komunitarioko saioetan ikustera pasatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. 

 

LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA

LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunean, Erniobeako ikasleak, Flemingo, Zubimuxuko ikasleekin eta Villabonako udalarekin batera, beraien aldarrikapena egin dute Berdura plazan.