INDARKERIA MATXISTARIK EZ
Azaroak 25erako ,etika irakasgaian, ikasleek egindako kartelak emakumeenganako indarkeriaren kontra.
UNRWA Euskadi Elkarteak
Behin testuingurua ezagututa, DBHko 4ko 5 geletako ikasleek beren gidoiak egin eta podcast baten zatiak grabatu dituzte Palestinako errefuxiatuen errealitatea ezagutaraziz eta egunerokoan pairatzen dituzten eskubideen urraketari buruz hitz eginez.
Ikasleek egindako lanak entzungai egongo dira Abenduaren 15ean Intxaurrondoko kultur etxean antolatuko ekitaldian. Bertara gerturatzeko gonbitea egiten dizuegu!
VILLABONA IBILIAN
Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, "Villabona ibilian" programa berriro martxan jarri da, adineko pertsonek jarduera fisikoa egin dezaten sustatzeko, astero udalerrian paseoak egiteko aukera eskainiz.
Lehen hitzordua asteazken honetan, azaroak 8, goizeko 11: 00etan izan da, Villabonako Erreboteko plazatik abiatuta. Ibilbidea amaitzean, parte-hartzaileek salda bero batez gozatu ahal izan dute Salbadora jubilatuen etxean.
Erniobea BHIko DBHko ikasleek boluntario gisa parte hartzen dute asteroko ibilaldi horietan, giro komunitarioa sustatzeko. Helburua belaunaldi desberdinek elkarren artean erlazionatzea eta ikastea da.
GAZAKO SARRASKIA GELDITU!!!!
IRAKASLE ETA IKASLEAK PATIOAN ELKARTU DIRA, GAZAKO EGUNGO GATAZKARI KONPONBIDEA ESKATZEKO ETA SARRASKIA GELDITZEKO.
SURF ZURRIOLAN . DBH2
IRISARRI LAND
PASSION FOR KNOWLEDGE
Passion for Knowledge jaialdiko jarduera garrantzitsuenetako bat Zientziarekin solasean! topaketa da, hau da, Nobel saridun zein puntako ikertzaileen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketak.
Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea da.
Gonbidatutako zientzialariek , Jean Marie Lehn, Jack Szostak eta Maria Vallet- Regí , zientziarekiko eta ikerketarekiko duten pasioari buruz hitz egin dute eta, bide batez, bertan izan diren ikasleek egindako galderei erantzuteaz gain, beren ibilbide profesionalean metatutako bizipenei eta esperientziak partekatu dituzte.