IRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAK                                                                                                                                  

AGENDA 21   
                                               

                                     

ERNIOBEA :ELKARREKIN BIDEA EGITEN

SEXUALITATEA ETA GENERO BERDINTASUNA


Aste honetan, 2.mailako ikasleek, sexualitatea eta genero berdintasuna landuz tutoretza saioa dinamikoak egiten ari dira
 

ERAIKIN BERRIA

Olatz Zumetak, Erniobea BHIko zuzendaria, eraikin berriko atea ireki du.

MIKEL SUSPERREGI HISTORIAGILEA

Aste honetan DBH 3ko ikasleek Mikel Susperregik historiagileak idatzitako “Lope de Isasti eta goiko elizako aziyua” liburuari buruzko hitzaldia izan dute; XVII. mendean bizi zen Lope de Isasti ere historiagilea ere zen eta bere leinuko armarri bat bada Zizurkilgo San Millan jauregian. Gure ikasleek pertsonaia honek Zizurkil herriarekin zuen lotura ezagutu eta jauregi honen berri izateko aukera ederra izan dute.

 

INUN MUSIKARIA

INUN musikariarekin hitzaldi musikatua izan dugu 3.DBHko ikasleek. Bere abestiak kantatu dizkigu eta sormenari buruz hitz egin digu. Ederki pasa dugu.

EUSKARAREN ERABILERA ERNIOBEAN

3.DBHko ikasleek Erniobea ikastetxean ikerketa soziolinguistikoa egin dute Euskararen erabilera neurtzeko. Hemen dituzue emaitzak.

LINKA JARRAITU IKUSTEKO

NAIZEN

Gaur Naizen elkarteko Ander Iriarte izan dugu gure artean, 4.mailako ikasleei transexualitatearen inguruan hitzaldia eskaintzen, ikasleek zalantzak argitzeko aukera izan dute.

 

 

ORIENTAZIO KIROL JARDUERA

DBH 4ko ikasleak Aiako Harrietan izan dira martxoaren 23an eta 24an.
Orientazioa kirol jarduera natura eremu babestuan praktikatzeko aukera izan dute. Erlaitz mendiaren (498 metro) magalean, bi jarduera osatu dituzte ikasleek maparen eta ipar orratzaren laguntzarekin. Aisialdirako aukera berriak ezagutzea eta natur gune babestuak ikasleei gerturatzea izan dira, besteak beste, irteeraren helburuetako batzuk. 

 

GIZONDUZ

Emakunderen Gizonduz programan dago kokatuta Gazteak Berdintasunean 2.0 proiektua, eta, horren bidez, gazteen eta nerabeen (bereziki, gizonen) kontzientziazioa eta inplikazioa sustatu nahi dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka egiteari begira, bai eta gatazkak konpontzeko jarrera ez-bortitzak baliozkotze aldera ere, teknologia berrietan oinarritutako zenbait hezkuntza-erreminta erabiliz.

 

DBH3. mailako ikaslei eskaintzen zaien jarduera da.

INIKA IRAKASLEAK

Atzealdea

OTSAILEKO HEZKI TESTA .

OTSAILEKO HEZKI TESTA .

Azken hezki testa ingelesez izan da. Irune Sarasola irabazlea izan da . Masaki ingeleseko irakaslearen laguntza eskertu nahi dugu
Eskerrikasko bioi!