AGENDA 30 ERAKUSKETA

Aurreko astean Villabonan egin zen energiaren inguruko erakusketa Erniobea BHI institutuko eraikin berriko beheko solairuko pasilloan jarri da. Tutoretzetan edo Proiektu Komunitarioko saioetan ikustera pasatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. 

 

LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA

LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunean, Erniobeako ikasleak, Flemingo, Zubimuxuko ikasleekin eta Villabonako udalarekin batera, beraien aldarrikapena egin dute Berdura plazan.

 

HEZKI TESTA

Zeintzuk dira feminismoaren sinboloak?

Irabazleak: Isabella González eta Yasmina Bounja.

Zorionak!!!!

 

AGENDA 30: ENERGIA


Maiatzaren 15ean ospatuko da Energia gaitzat duen ekitaldi sorta. Goizean zehar, erakusketa bat izango da Villabonako Berdura plazan, eta, arratsaldean, hitzaldia antolatu da Gurea zineman. 
Antolatzaileak gara: Villabonako Udala, Zubimuxu, Fleming eta Erniobea.

ZUHATZA

2.DBH.ko ikasleak Zuhatzan izan dira 2 egunez, eguraldia ere paregabea lagun izan dute lagunartean topera gozatzeko.

 

 

FLYSCH

4.mailako ikasleek Algorri interpretazio zentroko teknikarien eskutik, Zumaiako Flyscha ezagutzeko aukera izan dute.

Irteeraren helburua marearteko ekosistemaren aberastasuna ezagutzeaz gain, Zumaiako Flyscha zer den eta nola sortu zen jakitea izan da.

 

ZURI ERE GERTA DAKIZUKE

''Zuri ere gerta dakizuke'' kanpainaren  barruan,  3. eta 4. mailako  ikasleek zirkulazio istripuen arriskuez kontzientzia hartzeko hitzaldi bat   izan dute.
 

2024-2025 LANBIDE HEZIKETAKO AURREMATRIKULA

IZEN EMATE ETA MATRIKULA PROZESUA 2024-2025
Maiatzak 6tik 24ra

https://www.ikaslangipuzkoa.eus/eu

https://docs.google.com/document/d/1dMmfaR0RZD2hAQ_OzSTMtorU6cqlgReTT7cOeuNDxgo/edit?usp=sharing

 

GUGGENHEIM MUSEORA BISITA

Asteazkenean DBH 4. mailako ADIERAZPEN ARTISTIKOKO ikasleak Guggenheim museoan izan ziren bertako artelanak ikusteko. 
Bertan ikasleak artista moduan bozetoak egin zituzten.

 

IRENE VAZQUEZ ek egindako artelana.

 

BATXILERGOAREN AURREMATRIKULA

Batxilergoan ikasleak onartzeari buruzko Agindua