2021.2022 IKASTURTERAKO CHOMEBOOK ESKAERA

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

image.png                                    

                                

ERNIOBEA :ELKARREKIN BIDEA EGITEN

IKASMATERIALEN PROGRAMA

Arratzain Guraso Elkarteak ikas-materialen programa  2. zikloan  ezartzeko lehenengo urratsak ematen hasiak dira. 4. mailako liburuak utzi dituzten ikasleK Basajaun, Kazetari edo Mattin liburudendetan erabiltzeko bonoak jaso zituzten guraso elkarteko lehendakari den Larraitz Alkortaren eskutik.

 

DBH4. MAILAKO IKASLEEI AGURRA


Arrasto txiki bana utzitik
guk zuengan, zuek gugan
lau iaksmailaz jardun ondoren
Arratzaingo lurren mugan
nora joan edo gero zer egin
bada denbora horretarako
hartu atsedena udan
eta zorterik onena izan
bizitzako abenturan
Iñaki Apalategi
Doinua: Aita izena

ESCAPE ROOM

Ikasturtea amaitzeko DBH3ko ikasleekin “Escape Room” astea izan dugu.
Beste taldekoek sortutako frogak gainditu behar izan dituzte gelatik ateratzeko.
Primeran pasa dute guztiek, mozorro eta guztii!!!

 

 

KOMIKI TAILERRA

Egun hauetan  Erniobea BHIko 1. zikloko ikasleek komiki tailerra egin dute Iñaki Martiarena "Mattin" komikigilearen eskutik. Gaur berak sinatutako komikiak oparitu dizkigu eta gure liburutegi berrian kokatuko ditugu. Eskerrik asko Mattin!

AMPO ORDIZIA RUGBY

AMPO ORDIZIA RUGBY taldeko goi mailako jokalariak DBH1 eta DBH2. mailako Erniobeako ikasleekin izan dira. Sustapen saioen bitartez, errugby kirola ezagutu ez ezik , zaletasuna piztu ere egin dute.

 

 

URRUZUNO LITERATUR LEHIAKETA

Urruzuno literatur lehiaketa gure ikaslea den Oihana Fernandez de Larrinoa Ibarbiak irabazi du, Odolkiak ordainetan lanarekin. Zorionak Oihana!!!!!!

Jarraitu linka bere lana irakurtzeko: