MARTXOAK 8
HEZKI TESTA
MARTXOAK 8 OSPATZEKO HEZKI TESTA EGIN DUGU.
IRABAZLEA JUNE AZPIROZ IZAN DA. ZORIONAK!!!!!
LILATOIA 2022
Aurten, berriro, Erniobea BHIko ikasleek LILATOIAN parte hartu dute.
LGTBI GALDETEGIA: EMAITZAK
Maiatzaren 17an , LGTBI kontrako nazioarteko eguna ospatzeko, ikasleek galdetegi bat bete zuten. Zuen partaidetzagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu.
LGTBI FOBIAREN KONTRAKO EGUNA
Gaur, maiatzaren 17an , Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu.
Gelan gaia landu ondoren , BERDINDUZ hautazko ikasleek egindako txapak eta pultserak banatu dizkiete parte hartu dutenei.
NAIZEN
Gaur Naizen elkarteko Ander Iriarte izan dugu gure artean, 4.mailako ikasleei transexualitatearen inguruan hitzaldia eskaintzen, ikasleek zalantzak argitzeko aukera izan dute.
GIZONDUZ
Emakunderen Gizonduz programan dago kokatuta Gazteak Berdintasunean 2.0 proiektua, eta, horren bidez, gazteen eta nerabeen (bereziki, gizonen) kontzientziazioa eta inplikazioa sustatu nahi dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka egiteari begira, bai eta gatazkak konpontzeko jarrera ez-bortitzak baliozkotze aldera ere, teknologia berrietan oinarritutako zenbait hezkuntza-erreminta erabiliz.
DBH3. mailako ikaslei eskaintzen zaien jarduera da.
EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Emakume eta neska zientzialariaren Nazioarteko eguna otsailaren 11ean ospatzen da.
Aurten ere, Erniobea institutuko helburua emakumeek zientzia egiten duten lana ikustearazteaz gain, esparru horretako estereotipo maskulinoekin amaitzea ere bada.
Tolosa - Villabonan 2020-2021 ikasturteko zientzia eta teknologia programan "IZAN ASMATZAILE ETA IKERTZAILE" izena emateko jarraitu linka.
JUSTIZIA PALESTINARRENTZAT
Urrian eta azaroan UNRWA Nazio Batuko erakundeko ordezkaria gurean izan da (BALIO ETIKOAK ikasgaietako saioetan) palestinar errefuxiatuen bizi baldintzen berri emanez.
Saio horien ondorioz, bideo hauek grabatu ditugu, Asmoa ikasitakoa munduan zehar zabaltzea eta Palestinarrentzat justizia aldarrikatzea da.
Bideoak ikusteko linkak:
https://youtu.be/DryEfJt7qWI
https://youtu.be/SxH7fKSEGZ4
https://youtu.be/fyiv1pAwEJY
IBILIZ FUNDAZIOA ETA ERREALA
Kirola eta baloreak izan dituzte gaiak.
PROTOKOLOAK
Ikasle transei eta familiei laguntzeko protokoloa
Haur eta nerabeen babesgabetasun, tratu txar, sexu-jazarpen eta sexu-abuso egoeretarako protokoloa
Emakumeen genitalen mutilazioari aurre hartzeko protokoloa
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/planak/eu_def/adjuntos/folletoaEGM.pdf
Maiatzaren 17a LGTB fobiaren kontrako nazio arteko eguna da. Sexu aniztasunaren inguruan hausnarketa egiteko egun egokia da.
Jarraian dituzuen helbideetan egun honetan nahiz ikasturtean zehar hausnarketa egiten lagun dezaketen bideo batzuk daude.
Así reaccionan a la homofobia en Madrid
https://www.youtube.com/watch?v=60-z8ue7mgk
Homofobia, mapa, 2016
http://www.ilga.org/downloads/03_ILGA_WorldMap_SPANISH_Overview_May2016.pdf
Ur handitan saioa:Transexualitatea
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan-2-denboraldia/5762/126887/transexualitatea/
Zuen inplikazioa eskertzen dugu pertsonen arteko harreman igualitarioak eta atseginagoak garatzen laguntzeagatik.